XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

XXII Lehen ekinaldiaren ondoren zer egin erabakitzera bildu ziren buruzagiak.

- Zedrik harmadaren agintari geratzea komeniko litzateke - esan zuen Beltza zaldunak.

- Ez jaunak. Ez naiz ni honetan trebe.

Azkenik, Loksley eta Beltza gertatu ziren buru.

Bata arkudunena eta bestea zaldunena.

Eta beste erasoaldi bati ekin zioten.

Egurrezko zubi altxagarri bat presta zezatela agindu zien Beltzak bere gudariei.

Tresna gertu zegoenean, gaztelu aldera igaro ziren Beltza eta Zedrik.

Gazteluko ateari haizkoraz erasotzen zioten bitartean, besteak goitik, beraien kontra zernahi tresna botatzen saiatzen ziren.

Halere, ez zuten berea lortu, kanpoko fletxek eraginik atzera egin behar izan zuten eta.

Ondoratu zen orduan Brian.